Joan zen Igandean, Ikastola, Herri Eskola eta Morkaikon artean antolatutako mendi irteera eduki genuen.
54 haur eta beste horren beste gurasok Arbil mendia igo genuen.
Trenez Debara joan ginen. Handik , kanaleko bidea jarraituz, Lastur aldera jo genuen. Lastur aldetik Arbil mendia igo ostean, Arriola aldetik berriro Debara itzuli ginen.
Eguraldi bikaina lagun, goiz pasa eder bat pasa genuen.
Arbilek dexenteko aldapak dituen arren , poliki poliki denok gaina lortu genuen eta bertatik Debako itsas hertze , Izarraitz, Lastur eta Arnoate aldeko bista zoragarriaz gozatu genuen.
Datorren mendi irteera Martxoak 13 Aloñara izango da. Animatu ¡!!