943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Aralar gurutzatzeko ibilbide bat ekartzen dizuegu oraingoan. Larraitzetik hasi eta Lizarrustiko gainean bukatu, Maioetatik ere igaroz.

IBILBIDEA – Larraitz – Uzkuiti (1.329m) – Ganbo (1.400m) – Maioak – Igaratza – Lizarrustiko gaina

  • Luzera: 22-25 km
  • Desnibel positiboa: +/- 1500 m
  • Denbora: 7-8 ordu
  • Track-a: esteka

Larraitzetik hasi eta Txindoki ezkerretik inguratuko dugu Uzkuiti (1.329 m) tontorrera bidean. Handik Ganbo (1.400 m) begi bistara izango dugu.

Ganbo tontorretik Maioak izango dira helburu. Hortarako Pardeluts-eko iturri jeitsi gara.

Hemendik Maioetara bidea hartuko dugu, tontor ezberdinak egingo ditugularik maioz-maio:

  • Egurbide (1.316m)
  • Aldaon (1.411m)
  • Irumugarrieta (1.420m)

Maioetara joan gabe, indarrak gorde nahi dituenak GR-a jarraituz Igaratzara joateko aukera izan dezake zuzenean.

Behin Igaratzako aterpean, Lizarrustiko gainera jaitsiko gera udazkenak eskaintzen dizkigun koloreetaz gozatzen aukera pareagabeakin.

Izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera eta eguraldiaren arabera, aldaketak egon ahal izango dira, bai bidaiatzeko eran, baita ibilbidean ere.

Izen ematea:

Prezioa:

  • Bazkideak 12 €
  • Ez bazkideak 15 €

Irteera: 7:30etan Santa Klara-ko autobus geltokian

Animatu eta etorri Morkaikorekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira