943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Gure natura ezagutuz egitasmoaren barruan, Atxutxiamaika, Morkaiko eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteon elkarlanean, mendizaletasuna eta naturzaletasuna uztartuko dituen mendi irteera antolatu dugu. Apilaiz eta Izki ingurura joango gara azaroaren 5ean.

Bidean Natouring-eko Javi izango dugu gida lanak egiten. Berak lagunduko digu inguruko paisaia ezagutzen. Naturaren eta gizakion jardueraren elkarrekintzak emandako emaitza ulertzeko klabeak emango dizkigu berak, eta Izkiko parke naturala sakonago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.

Apilaiz-tik Antoñanara egingo dugu zeharkaldia. Tartean, Apilaizko gaztainondo zaharrak ikusteko aukera izango dugu, belaunaldiz belaunaldi modu tradizionalean kudeatuak izan direnak. Gaur egun, jarduera berreskuratze lanak zertan diren ezagutuko dugu.

Ondoren, San Kristobal (1068m) mendia igoko dugu; ibilbideko punturik altuena da hau.

Bertatik, Korres-erako bidea hartuko dugu, Karrantaneko inguru ederretik pasa, Izkiko ameztian barneratu eta La Tejera (859m) gainetik pasa ondoren, Korresen hartuko dugu bazkaltzeko tartea.

Korrestik Antoñanarako bideari ekingo diogu, Soila alderuntz hartu eta Korresko arroilaren panoramikaz gozatuz. Korresko gaztelu zaharraren hondarren ondotik pasa eta Antoñanan bukatuko dugu gure zeharkaldia.

17 km-ko luzera eta 1000 m inguruko desnibela izango du ibilbideak.

Autobusean joango gara. 8:00etan Txankakuako geltokitik irtengo gara eta 18:00ak alderako bueltatuko gara.

Prezioa: 10€ (8€ bazkideek (Elgoibarko Baso Biziak, Morkaiko M.E. eta Elgoibarko Izarra))

  • Oharrak:
    Jan-edana norberak eraman behar du.
    Federatua egotea gomendatzen da.
    Gidariaren azalpenak gazteleraz izango dira.
    Plazak mugatuak dira.

Izen ematea: HEMEN

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira