Morkaiko Leizarpe espeleologia taldeak eta EHUko Historiaurreko Ikerketa Taldeak antolatuta eta Mendaroko Udalaren laguntzarekin, historiaurrearen hainbat alderdiri buruzko hitzaldi-ziklo bat antolatu dute, ekainean eta irailean Mendaron.
Hitzaldi denak Mendaroko Udaletxeko udalbatza-aretoan izango dira, 19:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.
Ez dira eduki tekniko hutseko hitzaldiak izango; ikuspegi didaktikotik planteatu dira, bertaratutako guztiek ulertzeko modukoak izan daitezen. Hori dela eta, antolatzaileek Mendaroko eta Debabarreneko bizilagunak animatu dituzte hitzaldi hauetara hurbil daitezen.