943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

​Ekainak 14 eta 15erako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteera honetan Pico Serrato eta Diente de Batanes Norte egingo ditugu. Hauek dira xehetasunak:

 
Ekainak 14, larunbata:
  • Baños de Panticosa – Bachimaña aterpea – Pico Serrato – Bachimaña aterpea
  • Distantzia: 10 km
  • Metatutako desnibel positiboa: 1.250m
  • Metatutako desnibel negatiboa: 715 m
 
Ekainak 15, igandea:
  • Bachimaña aterpea – Diente de Batanes Norte – Baños de Panticosa
  • Distantzia: 11 km
  • Metatutako desnibel positiboa: 700 m
  • Metatutako desnibel negatiboa: 1.205m

Ibilbideen esku orria eta GPX fitxategia deskargatu HEMEN

 
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
 
  • Irteera: ekainaren 14 goizaldean.
  • Lo egiteko tokiak: Bachimañanako aterpea
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 14ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
  • Ibilbidea zeharkaldi eran egingo da, beraz norberak beharrezko duen guztia motxilan eraman beharko du (gau bat eta 2 egun igarotzeko gauzak).
  • Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
  • Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.
 
Prezioak:
  • Bazkide federatua: 145 €
  • Ez-bazkide federatua: 165 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
  • Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.
  • Izenematea maiatzaren 27an 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera

Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuta daude-eta!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?