943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

XX. mende hasieran Roncal-eko emakumeak Maulera joaten ziren alpargate industrian lan egitera Pirineoa 4 egunez gurutzatuz. Udazkenetik udaberrira egiten zuten bidea, horregatik Enara izanegatik ezagutzen ziren.

Hau oinarri dugula, 4 eguneko ibilbide honen 2 etapa ezagutzea da gure asmoa eta horrekin batera inguruan ditugun 2000 m-tik gorako tontor bat edo beste egiteko aukera eskeini, nahi duenari.

1go EGUNA – Linza – Lescún

Linzako refujiotik abiatu eta Linzako lepora doan bidea hartuko degu,20 minutura bide hau utzi eta ekialde norabidean Petretxemako lepora iritsiko gera.Hemendik, aukeran Petretxema gailurra zaplatzeko aukera izango degu 30 minutu, bestela jeitsierari hasiera emango diogu ikusgarriak diren Ansabereko horratzen azpikaldetik.Beherago Ansabereko etxoletatik igaro Lamaryko zubiraino.Pistatik jarraitu ipar ekialde norabidean 2km inguru Tresarricq boradaraino eta Lamareich zubiraino.Punto honetan zubia gurutzatu eta pista baten bitartez Anapia borda eta Sanchese Plateauraino jarraitu. Hemendik bidezidor batetik Laberouat refujioraino iritsiko gera eta ondoren Leskun herrira gaurko ibilaldiaren amanera.

  • Denbora: 6-7 ordu
  • Desnibel positiboa: +/- 1100 m
  • Tontorrak: Petretxema (2.371 m) eta Acherito (2.374 m)
  • Track-a: hemen
  1. EGUNA – Lescún – La Pierre Saint Martin

Lescun herritik Laberouat refujiora igoko gera, hemendik bailara luze batetik igo Cap de la Baich etxoletaraino. Maldan gora Anies lepora iritsi eta parez -pare Anieko tontorra izango degu. Tontorrera igotzeko ondo markatutako bidetik ekingo diogu Behin tontorrean, ohikoa den bidetik jeitsiko gera Ernanzeraino,Larrako ingurunea zeharkatu eta Latras y Murlon ekiealdeko aupegietatik Pescamou leporaino. Azken lepo honetatik jeitsi iraupen Eskimo

  • Denbora: 6-7 ordu
  • Desnibel positiboa: +/- 1100 m
  • Tontorrak: Auñamendi/Anie (2.504 m)
  • Track-a: hemen

Izen ematea:

Prezioa: 50 €

Irteera: Larunbata, 20.  Goizeko 5:00etan KingKong-eko autobus geltokian

OharraK:

  • Irteera Eibarko Klub Deportibo eta Soraluzeko Mendi Taldearekin elkarlanean antolatzen da.
  • Lo egitera Candanchura joango gera, beraz nahi dugun guztia autobusean laga ahal izango dugu

Animatu eta etorri Morkaikorekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira