Morkaiko Mendizale Elkarteak eta Elgoibarko Lagun taldeak bizikletaren mekanikako oinarrizko ikastaroa antolatu dute datorren EKAINAK 5ean, ASTEAZKENA, arratsaldeko 18:00etan. Mintxetan egingo da ikastaroa eta ordu eta erdiko iraupen ingurukoa izango da.
Bizikletaren oinarrizko mantenketa ekintzak eta oinarrizko mekanika konponketa eta doikuntzak nola egin azaldu eta praktikan jarriko dira:
- Garbiketa eta olioztatzea
- Jesarlekua, balaztak norbere neurrira jarri
- Gurpilen aldaketa
- Zulatuen konponketa
- Aldagailuaren doikuntza
- Balazten doikuntza
- Transmisioaren konponketa
- Etb…
Izen ematea doakoa izango da eta Maiatzak 31an itxiko da. Ondorengo estekan dezue IZEN EMATEA ONLINE
Norberak bere bizikleta ekartzea gomendatzen da.