943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus
HAURRENTZAKO ESKALADA IKASTAROA antolatu dugula. Klaseak datorren azaroaren 21tik aurrera izango dira Olaizaga Kiroldegiko rokodromoan. 45 minutuko 8 saio izango dira, astean behin. Klaseak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, guztira 6 talde osatuko ditugularik. Hauek dira orduak:
Astelehenetan: 17:30etan eta 18:15etan
Asteazkenetan: 17:00, 17:45, 18:30 eta 19:15etan.
Adinean ez dugu mugarik ipini eta taldeetan adin ezberdinetako haurrak egon ahal izago dira.
Ikastaroak honako helburuak izango ditu:
– Haurrek eskalada ezagutu dezatela eta bertara “familiarizatu” daitezela. Zilintzilik egotera ohitu, altura pixka bat hartzen joan,…
Segurtasuna oinarri bezela har dezatela. Zer egin behar EZ den ikasi.

Eskaladako materiala geuk eramango dugu. Haurrek erropa erosoa eta kirol oinetakoak bakarrik eraman behar dituzte.

Prezioa 20€koa izango da Morkaikoko bazkide diren haurrentzat eta 23€ ez direnentzat. Ordainketa honako kontu hauetakoren baten egin daiteke:

1.- Kutxako 2101 0036 69 0000380550
2.- Euskadiko Kutxako (Caja Laboral)
3035 0007 27 0071104751
Atxikituta daukazue bazkide egiteko orria, erabili nahi bauzue. 18 urte bete arte bazkide kuota urteko 4 eurokoa da (nagusiak 9€). Ekintzetako deskontuez gain abaintaila gehiago daude: Materiala doan alokatzeko aukera, liburutegia erabiltzekoa, …
Izena emateko ez erantzun e-mail hau. Idatzi mesedez honako helbidera: morkaikoeskalada@googlegroups.com   Zein egun eta ordutan nahi duzuen esan. Ordaiagiria korreoz bidali helbide berera edo Errosario Kaleko lokalera ekarri. Geu jarriko gara harremanetan zuekin konfirmatuz.
Eskaintza zuen gustokoa izango delakoan, jaso agur bero bat.
MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira