Udazkenarekin batera, egitasmo berria martxan jarri nahi dugu. Euskal Herria, natura ikuspuntutik, eremu aberats eta interesgarria dela ikusteko, “Euskal Herriko Parke Naturalak Ezagutuz” egitasmoak irteera ezberdinak eskaintzen ditu, lurraldeko Parke Natural ezberdinak ezagutzeko irteerak antolatuz.
Hasteko, 2 irteera eder eskaintzen ditugu, Azaroko 2 astebukaera jarraietan burutzeko asmoarekin, beti ere eguraldi-iragarpenak laguntzen badute. Horrez gain, prezio bereziak ere egin ditugu, 2 irteeretara datorrenari gauzak erraztu eta ekonomikoago egiteko (krisi garai hauetan aproposena deritzogu).
Azaroak 11, Igandea: ARALARREKO MALLOAK ZEHARKATUZ
Zailtasun-maila: Ertaina
Distantzia: 22 km
Desnibela: 1.200 m
Denbora: 7-8 ordu
Azaroak 18, Igandea: URBASA UDAZKEN KOLORETAN
Zailtasun-maila: Ertaina
Distantzia: 23 km
Desnibela: 1.100 m
Denbora: 8 ordu
Azkenik, informazio osatuagoa daukan triptikoa ere eskura daukazue: