Kaixo lagun mendizale!!
Apirilak 27rako Morkakotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu. Sakoneta.
2024-2025 ikasturteko mendi ibilaldiei bukaera emateko kostaldera joango gara.
Autoak Elorriagako aisialdi gunean utziko ditugu. Handik abiatuko dugu ibilbidea.
Irteera honetan ez dugu tontorrik egingo. Ibilaldi hau alderantziz izango da. Ibilaldiaren lehen zatia goitik behera egingo dugu eta bukaera berriz, behetik gora.
Benetan paraje ederra da Sakoneta. Gure kostaldeaz eta Flyschas gozatzeko primerako lekua.
Sakonetara heltzean, indarberritu eta atzera Elorriagara bueltako gara.
Ez da ibilbide zaila eta igande goiz pasa eder bat pasatzeko primerakoa.
Animatu.
Bazkal ordurako Elgoibarrera itzuliko gara. Dena dala, nahi duenak egun pasa egiteko ere aukera ederra du.
Luzera:+/-7 Km
Desnibela: +/- 250m
Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.
Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.
Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!
