Uztaila bukaeran jakinarazi genizuen bezela, Irailak 14an mendi irteera proposamen berri batekin gatoz: Gorbeako mendigunea.
Ibilbidea ondorengo litzake. Muruatik irtengo ginen eta ibilbide nagusia ezkerretara lagata Mairulegorretako kobako bidea hartuko degu. Behin koban, nahi duenak bertara sartu irten azkar bat egiteko aukera izango du.
Bidean aurrera eginez Azero mendia (967 m) igo eta jeitsiko dugu. ondoren Gorbeiako ipar aurpegitik igoerari ekingo diogu, nahi duenak Aldamin mendia (1376 m) igotzeko aukera izango du Gorbeako azken aldapari aurre egin aurretik.
Jeitsiera hegoaldetik egingo dugu. Nola joaten geran arabera (autobus edo auto) bide ezberdinak egiteko aukera ugari dago. Muruan bertan bukatu, Markina auzoan, Sarrian…
Irteeraren datuak:
- Desnibel positiboa: +/- 1200 m
- Distantzia: +/- 20 km
- Denbora: +/- 6-7 ordu
- Irteera: 8:00tan Kalegoen plaza (Plaza Haundia)
- Prezioa:
- 8 €, bazkideak
- 10 €, ez bazkideak
Animatu eta etorri Morkaikorekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!! |
Kontu zenbakiak:
|