Irailaren 29an, mendi bizikleta irteera eder baten proposamenarekin gatozkizue. Mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa da gure proposamena:
- Irteera, Irailaren 29ean , ostirala, 19:15etan, Mintxetako aparkalekuan
- Ekintzan parte hartzeko, ezinbestekoa da izen ematea : IZEN EMATEA ONLINE
Zenbait ohar garrantzitsu:
- Ibilbidea, osotasunean, zailtasun maila fisiko altukoa da ( eta zenbait tarteetan zailtasun maila teknikoa ere badu).
- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
- Ibilbidea bukatzerakoan, zeozer afaltzera joan gaitezke herriko tabernan batera ( bakoitzak ordainduko du afaria)
Ondoren irteeraren nondik norakoak:
Irailak 29, ostirala: Mintxetako aparkalekutik irtenda arratsaldeko 19:15ean, San Lorenzo bidea hartuko dugu eta han goruntz joango gara, Azkaratera helduz. Handik Sargoate – Pol-Pol – Hirukurutzeta – Karakate – Elgoibar bidea burutuko dugu.
- Eguneko ibilbidea gutxi-gora-behera: 25km. 900 m desnibel positiboa
- Derrigorrezkoa: foko potente eta iraupen handia daukatenak eramatea. Nahiz eta egunez irten Elgoibartik, Hirukurutzeta aldean gaua joko du, handik gauez eginda bidea.
- Eguraldia ona izan ezkero egingo da irteera.
Animatu parte hartzera!!!