943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 13an (zapatua) ospatuko dugu eta aurreko urtetan bezala Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna uztartuko ditugu.  Egunaren nondik norakoak esteka honetan aurki ditzakezue: MORKAIKOREN EGUNA

Egitaraua hurrengoa izango da:
  • Nagusiak 6:00 Elgoibarko Itzuliko irteera Kalegoen plazatik (Plaza Handia). 
  • Haurrak 8:30 Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak).  Hemendik joaten zeratenori, San Pedron aparkatzea eskatzen zaizue eta ez Aubixako errepidean.
  • Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak Aiastiako (San Miguel) anoan indarrak berrituko dituzte.  San Migueletik denak batera jeisten hasiko dira, ezingo dira umeak bakarrik jeitsierari ekin.
  • Nagusiak 13:30etatik aurrera Azken Anoa Kalegoen Plazan. Elgoibarko mendi itzuliko partaideentzat
  • Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Kalegoen plazan.  Mendi zerrenda aurkezteko azken eguna Apirilak 19PARTE HARTZEKO OINARRIAK
Izen emateak BAKARRIK Kirolprobak bitartez egingo dira (ezingo dira izen emateak emailez egin).  Arazorik eduki ez gero Apirilka 26an, Maiatzak 3 eta 10ean Errosario kaleko lokalean laguntza eskainiko da.
  • Izena emateko, Kirolprobak orrian erabiltzaile bat sortu beharko da eta erabiltzaile honekin sartu.  Hala ere, kontuan izan erabiltzaile batek nahibeste izen emate egingo ahal izango dituela
  • IZEN EMATEAK:
  • Azken eguna izena emateko2022/05/11 (00:00)
  • Prezioak hauek izango dira.  Itzulia eta itzulitxoa egiteko beharrezkoa da izena ematea:
    • Itzulia:
      • Bazkideak eta 18 urte baino gutxiago (Socios menores de 18 años) – 1 €
      • Ez bazkideak eta 18 urte baino gutxiago (No socios menores de 18 años) – 3 €
      • Bazkide eta 18 urte edo gehiago  (No socio 18 años o mayor) – 5 €
      • Ez bazkide eta 18 urte edo gehiago (No socio 18 años o mayor) – 10€
    • Itzulitxoa:
      • Bazkideak haurrak (Socios niños) – 1 €
      • Ez bazkideak haurrak (No socios niños) – 3 €
      • Bazkide eta 18 urte edo gahiago (No socio 18 años o mayor) – 5 €
      • Ez bazkide eta 18 urte edo gehiago (No socio 18 años o mayor) – 8 €
Animatu eta parte hartu ¡!!
MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira