943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Martxoak 23-24ko astebukaeran Mendi Eski irteera antolatuko dugu Pirineotara.  Gourette estazio inguruan ibiliko gara oraingoan.


Bietako egun batean Gourette inguruko mendi bat egingo dugu (baldintzen arabera zehaztuko dugu). Bigarren egunean berriz, Gourette eta Artouste lotzen dituen ibilbidea egingo dugu, tartean mendi bat egiteko aukera dugularik (Tourettes – 2771m). Bigarren ibilbide hau egiteko telesilla ( forfait randonee) bat hartu beharko dugu.
Beti ere ibilbideek elur eta eguraldiaren arabera aldaketak izan ditzakete.
Lo Laruns herrian dagoen  L’Embaradère albergean egingo dugu pentsio erdian (larunbateko afaria eta igandeko gosaria barne).
Ezinbestekoa izango da:

  • Bakoitzak bere ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eramatea.
  • Mendian federatuta egotea pirineotako aukerarekin.

Materiala ez dutenentzako, materiala lortzeko laguntza ere eskeintzen dizuegu. Horrela bada jarri lehen bait lehen gurekin kontaktuan mesedez.
Eguraldia dela eta azken orduko aldaketak izan daitezke, bai fetxatan, baita ibilbidean ere.
Beraz interesa baduzute jarri gurekin kontaktuan:

  • Asteazkenean errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:30)
  • Emailez morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatziz

Aniamtu ¡!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira