943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Martxoak 8-9ko astebukaeran Mendi Eski irteera antolatuko dugu Pirineotara.

Irteera honen barruan datorren jendearen arabera neurri ezberdinetako planak egin daitezke. Alde batetik mendi eskian ibiliak direnentzako ibilbidea eta bestetik mendi eskian hasi berriak direnentzako edo hastea nahi dutenentzako irteera egokia izango da.

Irteera honetan antolatzaileek duten esperientzia eta ezagupenetaz baliatuta guztiok 2 egun polit eta interesgarri pasatzea da helburua. Beraien gomendio eta babeza izango dugu eta kirol honetan hasteko edo aurrera egiteko aukera bikaina dela uste dugu.

Hasera baten ibilbide proposamena hurrengo hau da:

  • Zapatua, martxoak 8: Formigal – Astun
  • Domeka, martxoak 9: Candanchu-Bisaurin-Lizara

Irteera zapatuan goizeko 5etan herriko plazan, autobuses.

Prezioan barne: Jun-etorria + zapatudo afaria + lo + daomekako gosaria

  • Bazkideak: 60€
  • Ez-bazkideak: 70€

Oharra: Izen ematea ere emailes eta ordainketa transferenzia bitartez egin daiteke (kontu korronte zenbakiak)

Materiala ez dutenentzako, materiala alokatzeko laguntza ere eskeintzen dizuegu. Horrela bada jarri lehen bait lehen gurekin kontaktuan mesedez.

Gogoa eta gutxieneko forma fisiko bat edukitzea besterik ez da behar.

Beraz interesa baduzute jarri gurekin kontaktuan astelehen eta ostegunak errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:30), emailez morkaiko@morkaiko.eus

Animatu eta izena eman ¡!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira