943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Kaixo bazkide, urtero antolatzen dugun Mendiko Argazki Lehiaketa abian dela gogorarazi nahi dizugu. Mendizalea izateaz gain argazkizalea bazara, abilezia biak uztartu eta saritua izateko aukera paregabea daukazu.

Berezitasun moduan aurten bideo lehiaketa bat ere egingo dugula jakinarazten dizuegu.

Aurkeztutako argazki eta bideo guztiekin erakusketa bat antolatuko dugu.

Argazkiak eta bideoak entregatzeko azken eguna:

*Azaroaren 25-a, ostirala, izango da mendiarekin zerikusia duten argazki eta bideoak entregatzeko azken eguna.

Nola entregatu?

*Eskura, Morkaikoren egoitzan: CD batean

*E-postaz: morkaiko[abildua]morkaiko.eus helbidera

Data:

* Argazkiak: 2011. urtean ateratakoak

* Bideoak: edozein urtetakoak, lehen edizioa delako.

Formatoa:

* Argazkiak:

– Koloretan nahiz txuri-beltzean

– Neurri normalak (30×40), panoramikorik ez.

* Bideoa:

       – Denbora: Gehienez 10 minutukoa.

– Formatoa: avi, divx, mov, mp4, mpeg.

Datuak:

*Argazkiak eta bideoak non eta noiz ateratakoak diren, izenburua eta egilearen izena jarri, kontakturako telefono batekin batera eta Morkaiko M. E.-aren bulegora ekarri.

 

SARIAK:

Argazki onena: 100€

Ikusleen saria argazkia: 75€

Bideo onena: 100€

Ikusleen saria bideoa: 75€

Argazki lehiaketan parte hartzeko ezin bestekoa da morkaikoko bazkide izatea.

Hemen ikus ditzakezue 2010eko Argazki Lehiaketako argazki guztiak:

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira