943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Urteroko mendi zikloa gaur hasiko dugu etxeko jendearekin, Musika Eskolan iluntzeko 21:00etan. Bertan ikusiko zaitugula espero dugu! Hitzaldiak, ikusentzunezkoak eta mahaingurua eskainiko ditu Morkaikok mendi emanaldi zikloan

Egitarau zabala prestatu dugu Morkaiko mendizale taldetik Udazkeneko mendi emanaldi ziklorako. Azaroaren 19an hasiko da Imanol Garaizabalek eta Aaron Garmendiak raid probei buruz eskainiko duten emanaldiarekin.

•Raid probak, azaroaren 19anOrientazio raid proben inguruko hitzaldiarekin hasiko da Morkaikoren aurtengo mendi emanaldi zikloa. Euskal Herriko raid proben ligan lehen postuan dauden Imanol Garaizabal elgoibartarra eta Aaron Garmendia laudioztarra gonbidatu ditu Morkaikok, indarra hartzen ari den kirol modalitate honen inguruko azalpenak eman ditzaten.

•Pioletak dantzan, azaroaren 27anBigarren emanaldian “Pioletak dantzan” izeneko ikusentzunezkoa eskainiko du Iñigo Andola eskalatzaileak. Pirinioetako hainbat mendi eta paretetan eginiko eskalada saioak batu ditu Andolak 40 minutuko ikusentzunezko lan honetan.

•Mahai-ingurua, abenduaren 2anMendiko lasterketen inguruko mahai-ingurua antolatu du Morkaikok abenduaren 2rako. Lasterketetan dihardute hiru emakumek hartuko dute parte solasaldian: Uxue Fraile, Silvia Trigueros eta Maddi Arrazolak. Ainhoa Lendinezek gidatuko du saioa.

•Alex Txikin eta Ekaitz Maiz, abenduaren 11nAlex Txikon lemoarrak eta Ekaitz Maiz nafarrak Karakorum (Pakistango) mendikatean daude Trango Dorreetan eginiko eskaladak azalduko dituzte Morkaikok eta Arnaldo askatu herri ekimenekoek elkarlanean antolatu duten emanaldian. Munduko pareta bertikal garaienak dira sei mila metrotik gora dauden orratzok. 2.000 metroko maldak eta 90ºko jaitsierak dituzte.

•EskandinaBike, abenduaren 18anJulen Salaberria, Eñaut Izagirre eta Mikel Arosa elgoibartarrek joan den udan Norbegian barrena eginiko bizikleta bidaiaren kontakizunarekin amaituko da aurtengoz mendi emanaldi zikloa.

Musika eskolan eta Herriko Antzokian: Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan eskainiko ditugu emanaldi guztiak, bat izan ezik: Alex Txikonen eta Ekaitz Maizen saioa Herriko Antzokian izango da. Ordu berean hasiko dira guztiak, 21:00etan.

2014 mendi emanaldiak

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira