943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Mendian seguru ibili eta arriskuak ahalik eta gehien minimizatu ahal izateko, ondoren bi hitzaldi-tailer hauek prestatu ditugu Euskal Mendizale Federazioaren laguntzarekin. Euskaraz izango dira eta hizlariek gomendio eta teknika ezberdinak ezagutzera emango dizkigute.

Otsailak 9: Zuriñe Foronda (medikua)
Euskal Mendizale Federazioko medikuntza aholkularia. Kirol Medikuntzan Lizentziatua eta Euskal Mendizale Federazioko Sorospen Taldeko partaidea.

18.30etan Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.

Otsailak 16: Jon Beaskoetxea (teknikoa)
Euskal Goi Mendi Eskolako irakaslea eta Euskal Mendizale Federazioko Sorospen Taldeko partaidea.

18.30etan Kultur Etxeko sotoan.

 

Asistentzia konfirmatzia eskatzen dogu, jende kopurua neurtzeko. Horretarako, helbide elektronikora zein Facebookeko kontura idaztea nahikua izango da, bai eta Errosario kaleko lokalian izena ematia (astelehen-ostegun 19.00-20:30). Horrez gain, sarrera honetan iruzkin bat idaztea ere balezkoa da.

Doakoa da, hortaz, animatu zaitezte!!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira