943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Kaixo lagun,

Vielhako Pirene hotelean aurkitzen gara jada, izugarrizko mendibuelta zoragarria egin eta gero. Goizak laino eta tanta batzuekin eman digu ongietorria, baina bapatean eguzki printza batzuk agertu dira hegoaldetik, honek gure mendirako gogoa handitu besterik ez du egin, eta gosari on baten ondoren bidean jarri gara. Gaurko helburua Parros tontorra izan da.
Furgonetak hartu eta Beretera bidean jarri gara, goizean goiztik humore ona izan delarik gure bidailagun. Bereteko aparkalekuan furgonetak utzi eta Montgarriruntz abiatu gara batzuk raketekin, beste batzuk eskiekin. Handik Riu Parros bailara hartu dugu Parros tontorra ikusmiran genuela. Eguraldia lagun izan ez arren, tontorra aurkitu dugu. Handik jeistea besterik ez dugu izan, baina ez da erraza izan. Elurraren egoera ez zen onena eta gure onena eman behar izan dugu, ibilbidean gainera, beste igoera bati egin behar izan diogu aurre. Azken tontor hau igo eta berriro ere Bereteko aparkalekua bistan genuela beheraka egin dugu 6 ordutako mendibuelta baten ondoren iritsi garelarik. Oso mendi egun ona, baina biharko elur hobearen bila ipar aldeko maldak bilatzeko konpromezua hartu dugu.

Firmado: No hay nieve en Sant Moritz

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira