943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Urtea aurrera doa eta MORKAIKOREN EGUNA gerturatzen doala gogorarazi nahi dizuegu. Maiatzaren 12an ospatuko dugu eta hurrengo ekitaldiak izango ditu barne:

Helduentzat (Irteera goizeko 6retan. 38 kmko ibilbidea):

Elgoibarko Itzulia

Haur eta gaztetxoentzat (Irteera goizeko 9retan):

Elgoibako Itzulitxoa (Ihazkoaren bideoa: https://morkaiko.eus/kalendarioa/elgoibarko-itzulia/)
Elgoibarko Itzulitxoa + Kalamua (9-10 urtetik gorakoentzat pentsatuta)
Finalista Eguna (Mendien zerrendak aurkezteko epea bukatu da)

Egunaren egitaraua hau izango da azken orduko aldaketarik ezean:

  •   Nagusiak 6:00  Elgoibarko Itzuliko Irteera Plaza Handitik
  •   Haurrak 9:00 Elgoibarko Itzulitxoaren Irteera Plaza Handitik (10:00etan San Pedrotik urtetzen direnak.
  •   Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak San Migeleko abituaiamentuan indarrak berrituko dituzte.
  •   Nagusiak 13:00 Elgoibarko Itzulikoen bazkariak hasiko dira (entsalada, gisaua, postre…). Elizako arkupeetan izango da.
  •   Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Plaza Handian
  •   Haurrak 14:00 Bazkaria (pasta tomatearekin eta postrea) Elizako arkupeetan izango da.
  •   Haurrak 15:00 Bazkaldu ondoren Atxutxiamaikakoekin jolasak Plaza Handian
  •   Guztiak 17:00 Morkaiko Argazkia Plaza Handian (Partehartzaile eta Mendizale guztien argazkia)

 

Prezioak hauek izango dira eta anoetaz (abituaiamentuak) gain, bazkaria ere barne dago:
Maiatzak 10erarte    Bazkide      Ez Bazkide
18 urterarte                2,00 €            5,00 €
18 urtetik gora           8,00 €            12,00 €

Egunean bertan Bazkide      Ez Bazkide
18 urterarte          7,00 €           10,00 €
18 urtetik gora    13,00 €          17,00 €

Izena emateko Errosario Kaleko lokara etorri astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:30etara edo transfrentzia egin eta e-maila bidali, ziurtagiriarekin batera.

Kontu zenbakiak:

Kutxako 2101 0036 69 0000380550 edo
Euskadiko Kutxako 3035 0007 27 0071104751

Ondoren, urtero bezala, bazkaria ospatuko dugu. Aurten, joan zen urtean bezala, eliazako aterpean.

 

From WebOrrirakoIrudiak

Beti bezela, galderak edo gomendioak badituzute eskertuko dizuegu gurekin kontaktuan jartzea. Besterik gabe, ondo segi !!!!

Zuzendaritza.

Morkaikoren Eguna denak

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira