Denok dakizuen bezala Elgoibarren Fosilen eta Mineralen Museo eder bat dugu. MUFOMI.
Museoko lagunek espeologiari zuzendutako gune berri bat irekitzear daude. Museoaren sotoan koba bat sortu dute. Alde batetik, Elgoibarko espeleologoek urtetan egindako lana agertuko da bertan. Bestetik berriz, lehen gizakiek kobazuloetan eginiko artearen historia.
Larunbatean, ekainak 18, izango da atal berriaren irikiera 11:00etatik 14:00ak arte museoaz gozatzeko aukera paregabea izango duzue.