Mendi irteera lasaia eta sagardotegia uztartuko dituen proposamena luzatzen dizuegu oraingoan. Arrasatetik irtengo gara Udala, Besaide, LurGorri eta Tellamenditik pasa eta gero Aramaioko polikiroldegian bukatzeko. Bertan dutxa beroa hartu eta gero, Aramaio bertako Ituerrieta Sagardotegian bazkalduko dugu indarrak osatzeko. Bazkalondoko tertulia animatuak eta gero, Elgoibarrera bueltatuko gara iluntzerako.
- Ibilbidea: Arrasate-Udala-Besaide-LurGorri-Tellamendi-Aramaio
- Luzera: 13,5 km
- Desnibel positiboa: 780m
Desnibel Negatiboa: 680m - Denbora: 3 orduIrteera: 8:30etan Santa Klara-ko autobus geltokian
Eibarko mendi taldearekin batera egingo dugu irteera eta goizeko 8:30etan irtengo gara Elgoibartik, iluntzeko 19:00ak aldera bueltatzeko.
Izen emateko azken eguna Otsailak 6a izango da. Gogoratu emailez nahiz Morkaikoko egoitzan egin ahal dituzuela izen emateak. Dena den, gogoratu egoitza bakarrik asteazkenetan dagoela zabalik betiko ordutegian, 19:00etatik 20:30etara.
Prezioak ondorengoak:
- Bazkideak: 40€
- Bazkide eta 26 urtetik beherakoak: 35€
- Ez bazkideak: 45€
Animatu eta etorri mendiaz eta lagunarteaz gozatzera ¡!!