943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Parranda nahikoa eginda bazaude, edo mendian gozatu nahi baduzu uztaileko eguzkiaz, San Ferminak Pirinioetan pasatzeko gonbidapenarekin gatoz.

Nora goaz? Lizara ingurura, mendi-ibilaldi zirkularra egitera.
Noiz? Uztailak 6 eta 7 (zapatua eta domeka).
Irteera-ordua eta -lekua: uztailaren 6an, zapatua, 05:30ean, Kalegoen plazan.

Zein da mendi-plana?

Uztailak 6, zapatua:
Goizeko 05:30ean hartuko dugu autobusa Kalegoen plazan, eta Selva de Ozara joango gara. Guarrinzako mendi-pista hartu (GR-11) eta Aguas Tuertasera iritsiko gara. Escale gainetik  pasa ondoren, Ibon de Estaneseran joango gara; hara iristerakoan, GR-11 alde batera laga eta eskumarantz hartuko dugu Sarrios bailarara iristeko. Handik Vernera gainera igoko gara, eta hara iristean, bi aukera izango ditugu:
a)      Lioviella eta Cupula de Secus mendi-gailurrak egin.
b)      Bailaran behera segi.

Achar de Catiellasetik behera joan, eta Lizarako aterpean amaituko dugu zapatuko etapa.

A aukera: 8:30 h. Desnibela: + 1.500 /- 1.100
B aukera: 7 h.       Desnibela: + 1.100 / – 700

Uztailak 7, domeka:
Lizarako aterpetik irten eta GR-11.1 hartuko dugu Foraton lepora iritsi arte. Hemen, eskumarantz hartu eta hain ezaguna den Bisaurin mendia egingo dugu. Gailurra egin ondoren, Foraton lepora bueltatu eta GR-11.1 hartuko dugu, berriz ere, Gabarditoko aterpera iristeko. Amaitzeko, Gabarditotik beherako bidea hartuko dugu Santanako Zubiraino joateko; han izango dugu autobusa gure zain.

Luzeera: 7:30 h. Desnibela: + 1.200 / – 1.700

Prezioak:
•         Morkaikoko bazkideek: 50 euro
•         Bazkide ez direnek: 56 euro
(prezioan autobusa, zapatuko afaria eta loa, eta domekako gosaria sartzen da)

Izena emateko azken eguna: ekainak 27 (25 lagunentzako tokia hartu dugu)

Animatu eta etorri!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira