943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Kaixo!!

Kurtsoa hasteko proposamen guztiz berriarekin gatozkizu. Morkaiko Mendizale Elkarteak Elgoibarko interesdun mendi inguruak auzolanean berreskuratzeko proiektua jarri du martxan. Sargoateko Iturriarekin hasiko gara datorren urriaren 5ean.

Guretzako garrantzitsua da proiektu hau azolanean aurrera eramatea, bai nagusi eta bai haur, denentzako izango da lana!! Beti izan da gure inguruan auzolanean aritzeko ohitura eta guri ere egokia iruditzen zaigu hala jardutea.

Plana honakoa da: Goizean elkartu eta lehen egun hontan garbitze lanak egitea. Giro ona ipiniko dugu gustura jarduteko eta noski, baita jana eta edana ere indarrak berreskuratzeko.

Aurretik izena ematea eskertuko dizuegu, lanerako materialaren eta jan-edanaren aurrikuspenak egiteko. morkaiko@morkaiko.eus helbidera bidali e-mail bat edo etorri lokalera astelehen edota ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.

Honako argazkian ikus daiteke iturriaren gaur egungo egoera (laister jarriko dugu garai baten zuen itxuraren irudia!):

Hemen duzue proiektuari eta Sargoateko Iturriari buruzko informazio gehiago: https://morkaiko.eus/sargoate-iturria/

Beraz badakizue, Animatu!!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira