943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Eguraldi txarragatik Urtarrilean egin genuen deialdia bertan behera laga behar izan genuen.

Oraingoan Sargoateko iturriko berreskurapen lanak bukatzeko beste konbokatoria batekin gatoz. Larunbata, Martxoak 1ean izango da. Lanerako eta ondo pasatzeko prest dagoen edonorentzat!!

Plana honakoa da:

– Ordua: Goizeko 8:00etan

– Lekua: IMH-ko tenisian (kotxeak antolatu Sargoatera igotzeko)

– Hamarretakoa: jana eta edana indarrak berreskuratzeko

Aurretik izena ematea eskertuko dizuegu, lanerako materialaren eta jan-edanaren aurrikuspenak egiteko. morkaiko@morkaiko.eus helbidera bidali e-mail bat edo etorri lokalera astelehen edota ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.

Eskerrak eman projektua aurrera ateratzeko parte hartu dutenei:

– Antolatutako auzolanetan lagundu dezuen guztiori. Baita Urtarrilak 25ean etorriko zeaten guztiori.

– Projektu hau aurrera ateratzeko diru laguntzekin finantziatzen lagundu duteneri: Aldundia eta IK4-Ideko.

Gogoratu proiektuari eta Sargoateko Iturriari buruzko informazio gehiago: https://morkaiko.eus/sargoate-iturria/

Animatu zaitezte!! Elkarlanean ondo pasatuko dugula zihur gaude!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira