2013ko urriaren 5ean auzolanean egindako lanen argazkiak igo ditugu eta hemen dituzue:
27 laguneko lan taldea batu ginen, giro bikainean eta lanerako gogoz. Oraindik pare bat eguneko lana daukagu eta gonbidapen gehiago egongo ditugu. Esate baterako negu bukaeran zuhaitzak sartuko ditugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu etorri ziran guziei. Lagundu diguten guzie:
– Aldapazar txabolako Martin, Luis, Ana eta Pilarri.
– Luis Mendibili burutu beharreko lanetan gidatu gaituelako.
– Otxortiako Iñakiri iturria konpontzeko erreztasun guztiak eman dizkigulako.
– Arkaitz Iruretak, Iñigo Larizek, Iker Leonardok eta Joseba Elustondok diaporama emanaldi bat eman zuten Azpeitian eta bertan jasotako dirua Sargoateko lanetarako utzi zuten.
Aldundiari diru laguntza gatik.
Ea hurrengoan gutxienez beste horrenbeste elkartzen garen!!!