Euskal Herriko Mendi Federazioaren sorrera
Egun horretan Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako mendizaleak Elgetan batu ziren. Han sortu zen ofizialki Euskal Herriko Mendi Federazioa. Elgoibartar mendizaleek ere federazioaren sorreran parte hartu zuten. Ordura arte Elgoibarko mendizaleak C. D. Elgoibarren mendi sailaren inguruan batzen ziren.
Zoritxarrez, Martin Iglesias lehendakariak ezin izan zuen Elgetara joan. Izan ere, aurreko egunean klubeko bandera jarri zuten lokalaren balkoian, eta “Bandera separatista” zelakoan guardia zibilek atxilotu egin zuten. “Bandera separatista” ren arazoa argitu eta libre utzi zuten, baina ezin izan zuen Elgetara joan.