943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

2000ko hamarkadan elkartea asko handitu edo hazi zen.  Mendi irteera asko antolatzen ziren eta  jende asko bertaratzen zen.  Alabaina,  hamarkadaren bukaeran irteeretara joaten zen jende kopurua asko jaitsi zen.

Garaiak aldatzen ari ziren eta ere berean, baita bazkideen nahiak eta interesak ere.  Morkaiko Elkartearen  geroari begiratuz, Azaola baserrian hausnarketa jardunaldi bat antolatu zen.  42 lagunek Morkaikoren egoeraz eta geroaz eztabaidatu eta hausnartu zuten.  Han erabakitako oinarriek elkartearen barne antolaketa eta bide orria zeharo aldatu zuten.  Elkartea bazkideei ireki behar zitzaiela adostu zen.  Dena zuzendaritzak antolatu beharrean, bazkideeiberaien interesen araberako ekintzak antolatzeko aukeraeman behar zitzaiela onartu zen.

Han gauzatu edo oinarritu zen Morkaiko Sarearen ideia.

Gaur egun MorkaikoElkartea hainbat azpi-taldetan osatutako taldea da.  Azpi-talde bakoitza alor jakin batean interesa duten bazkideek osatzen dute.  Zuzendaritzaren lana azpitalde horiek koordinatzea eta beraien beharrak bideratzea da.

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira