943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Aurten ere, Morkaiko Mendizale Elkartetik Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloa antolatu dugu.  Aurten asteazken eta ostegunetan izango dira, eta ordutegia gaueko 21:30etan, Musika Eskolako Auditorioan.

Hauek dira antolatutako emanaldiak, bakoitzaren izenburu, deskribapen txiki eta hizlariekin.

Azaroak 7, Osteguna: ARANZADI

Suge eta sugegorriak: fama txarraren biktimak

“We are snake-friendly” proiektuaren barruan, Aranzadi Zientzia Elkarteak suge eta sugegorrien inguruko hainbat uste okerri buruzko azalpenak emango ditu, gure artean hain ezezagunak diren animalia hauek ezagutzera emateko.  Ander Izagirre elgoibartarrak erakutsiko dizkigu sugeen sekretuak. Horrez gain, emanaldiaren bukaeran benetako sugeak ikusteko aukera izango dugu.   (www.aranzadi-zientziak.org)

Azaroak 13, Asteazkena: Arkaitz Astiazaran

Euskal Herriko Altxorretan barrena

Arkaitz Astiazaran-ek 2013ko udaberrian Euskal Herri guztian zehar egindako 4400 kilometroko txirrindu bidaia kontatzen du, euskal musikaz lagundurik, gure herrialdeko paisaia, tradizio, mendialde, animalia, itsasalde, herri eta natur inguruneak erakutsiz. Guztira, 37 etapatan 800 herri eta 175 mendate igaro zituen.  (http://euskalaltxorretanbarrena.wordpress.com)

Azaroak 20, Asteazkena: Andoni Ormazabal

Lehoinabarraren aztarna

Andoni Ormazabal-ek bere anai Xabik utzitako argazki eta egunkaria oinarri, mendizale gaztea nor zen azaldu eta egindakoak oroitzen ditu emanaldi honetan.  Xabiren izaera, abenturak eta istorioak bere ahotik eta bere bide-lagunen ahotatik entzutea, bizitzea merezi duen bizitza honen laburpen txiki bat da. Azken finean, oroitzapenean bada ere, Xabi bera bizirik mantentzeko aukera bat. (http://www.blogseitb.com)

Azaroak 28, Osteguna: David Villegas

La Montaña

David Villegas-ek urteetan zehar hartutako esperientziarekin, mendiaren alde ez teknikoaren inguruan aurkitutako erantzunak azaltzen dizkigu.  Abentura, arriskua, atsekabea, grina, ikasketa, marketina, edertasuna, bizipoza, komunikazioa, zirrara eta mugimendua.  Azken finean, mendizaletasuna pizten duten arrazoiak.  (www.davidvillegas.es; www.elblogdelvilli.blogspot.com.es; http://davidvillegas.desnivel.com/blogs )

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira