Atzo haurren mendi irteera eduki genuen Urregaraira.
Eguraldi kaskarra emanda zegoen arren, eguraldiak errespetatu ginduen eta eguraldi txukuna eduki genuen . Aterri, naiz eta haize fina egin.
Lekoitzeko portutik abiatuta eta Urregarai tontorrera igo ginen. Han Bizkaiko bista paregabeaz gozatu genuen, itxasoa pare parean geneukala.
Pare bat ordu paraje ederretan ibili ostean bazkal aurretik Elgoibarrera itzuli ginen. Hemen argazki bilduma.