Oraingoan Selva de Oza ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu. Hecho bailaran kokatua dago, Aragoiko pirineoaren mendebaldean. Natur parke hau Aragón Subordán ibaiak zeharkatzen du eta 2300 eta 2700 metroko mendietaz inguratua dago. Hauen artean Peña Forca (2.390 m.), Punta Agüerri (2.450 m.), Castillo de Acher (2.384 m.) y Bisaurín (2.668 m.).1
Hauetako tontor bat edo beste egiteko aukera izango dugu irteera hontan.
1go EGUNA – Peña Forca (2.391 m), Rincón de Alano (2.357 m), Lenito (2,339 m)
- Denbora: 7-8 ordu
- Desnibel positiboa: +/- 1900 m
2. EGUNA –Castillo de Acher (2,701 m)
- Denbora: 6-7 ordu
- Desnibel positiboa: +/- 1300 m
Izen ematea:
- Astelehen eta Ostegunetan Morkaiko-ko egoitzan
- Emailez morkaiko@morkaiko.eus
Prezioa: 60 €
Irteera: Larunbata, 24. Goizeko 5:15etan King-kong-eko autobus geltokian
Track-a:Hemen deskargatu
Oharrak:
- Irteera Eibarko Klub Deportibo eta Soraluzeko Mendi Taldearekin elkarlanean antolatzen da.
- 35 pertsonentzat lekua
- Lo Siresa-ko albergean egingo dugu. Menditik jeitsitakoan dena eskura izango dugu autobusean. Eguneko motxila behar da bakarrik mendira igotzeko
Animatu eta etorri Morkaikorekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!!