Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Indamendi.
Zarautzera trenez joango gara eta, handik Indamendi tontorra igoko dugu.
Zarautzeko tren geltokitik abiatuko gara oinez. PR-30 ibilbidea jarraituz, Elkano auzoko zelaietatik barrena, Indamendi tontorrera helduko gara. Bertatik Zarautzko itsas hertzeko eta Urola bailerako paraje ederretaz gozatzeko aukera izango dugu.
Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.
- Luzera:+/- 8Km
- Desnibela: +/- 460 m
- Irteera: 9:20etan Elgoibarko tran geltokian
Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.
Animatu zaitezte!!