Broto bailara ezagutzeko aukera polit bat esku artean dugun hau. Ibiltariak 2.000 m-tik gorako bi tontor igotzeko aukera. Eta ausartenak egun baten tontorra egin eta hurrengoan bailara bi leku ezberdin eta erakargarrietatik ikusteko aukera.
1go EGUNA – Tendeñera (2.845 m)
Denbora: 7-8 ordu
Desnibel positiboa: +/- 1600 m
Irteera puntua: Linas de Broto
Track-a: hemen
- EGUNA. Ondorengo bi ekintzen artean aukeratu ahal izango da.
A. AUKERA – Pico Otal (2.701 m)
Denbora: 7-8 ordu
Desnibel positiboa: +/- 1600 m
Irteera puntua: Puente de los Navarros
Track-a: hemen
B. AUKERA – Vía ferrata de SORROSAL + Barranco del FURCO
Bi ekintzetarako ezin bestekoa da kaskoa eramatea
- FERRATA DE SORROSAL
Sarbidea: BROTO
Jaitsieraren iraupena: 2 ordu
Ekipamendu guztiaren alokairua: 15€ (kaskoa, arnesa y disipadorea)
Sorrosaleko Ferrata Broton kokatzen da, Ordesako Parke Nazionalaren behealdean. Ondo pentsatutako montaje, Sorrosaleko ur-jauzi guztiak eta arroilaren zati bat igarotzen ditu, ibilbide aldakorrarekin, zubi batekin, hainbat eskailerarekin edo eta koba txiki batekin.
- BARRANCO DEL FURCO
Sarbidea: BROTO
Rapel luzeenaren altuera: 22 m
Jaitsieraren iraupena: 2-3 ordu
Ekipamendu guztiaren alokairua: 23€ (kaskoa, arnes berezia sokekin, neoprenoa, eskarpinak)
Ezinbestekoa da zapatila edo bota zahar batzuk eramatea uretan sartzeko.
Arroil laburra baina hasiera ikusgarriaduena, landarez inguraturiko zirku handi batean murgiltzen gaitu bi ur-jausirekin, irtenbide txiki batzuetatik igaroz, tobogan itxura duten bi ur-jauzirekin eta trampolin bat bezala erabiltzeko tronu berezi batekin, hainbat irtengune eta tranpolinekin amaitzeko.
OHARRAK:
- Barranco del FURCO (ezinbestekoa da rapel egiten jakitea)
- Materialik ez duenak, alokatzeko aukera izango du.
- Irteerako preziotik kanpo dago eta joan aurretik esan beharko da aurretik gestionatzeko (29 € inguru bi ekintzetako bateriala)
- Neopreno + eskarpinak : 18€
- Disipadorea: 6€
- Arnesa: 6€
- Kaskoa: 3€
Izen ematea:
- Ostegunetan Morkaiko-ko egoitzan
- Emailez morkaiko@morkaiko.eus
Prezioa:
- FEDMEn federatuak: 55 € (refugioan deskontua dute)
- Besteak: 60 €
Irteera: Larunbata, 18. Goizeko 5:15etan KinKong-eko autobus geltokian
Oharrak:
- Irteera Eibarko Klub Deportibo eta Soraluzeko Mendi Taldearekin elkarlanean antolatzen da.
- 37 pertsonentzat lekua
- Lo Linas de Broton egingo dugu. Autobusean laga ahal izango dugu nahi dugun guztia.