Uztailaren 25etik 28rako zubirako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera eta bertan Carros de Foc ibilbide ezagunaren hegoaldeko zatia egingo dugu.
Hauexek izango dira ibilbideak. Irteera bakoitzeko GPX fitxategiak eta testuak gure webgunean lor ditzakezu.
- UZTAILAK 25: Parking de Pont deth Ressèc (Arties) – Refugio Ventosa i Calvell
9,2 Km / +1215 m / – 400 m(6 h)
ALTERNATIBA TONTORRAKIN (Tuc Des Monges 2692m) 10,5 Km / +1300 / -490 m (6 h 30 min) - UZTAILAK 26: Refugio Ventosa i Calvell – Refugio Estany Llong .
9 Km / +700 m / -910 m / – 1000m (6 h)
ALTERNATIBA TONTORRAKIN (Gran Tuc de Colomers 2933 m) 12 Km / +1050 m / -1160 m(7 h 30 min) - UZTAILAK 27: Refugio Estany Llong – Refugio Josep Maria Blanc
17,3 Km / +1000 m / – 600 m (9 horas)
ALTERNATIBA TONTORRAKIN (Tuc Saburo 2912 m) 18,6 Km / +1200 m / – 1000 (10 horas) - UZTAILAK 28: 4. Refugio Josep Maria Blanc – Espot
16,5 Km / +450 m /- 1400 m (7 horas)
ALTERNATIBA TONTORRAKIN (Pic de Peguera 2983 m) 17,7 Km / +700 m / – 1660 (7 horas 40 min)
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera: uztailaren 25ean goizaldean.
- Lo egiteko tokiak: Ventosa i Calvell, Estany Llong eta Josep Maria Blanc aterpeak
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 25ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia (Les edo Viella inguruan izango da).
- Ibilbidea zeharkaldi eran egingo da, beraz norberak beharrezko duen guztia motxilan eraman beharko du (3 gau eta 4 egun igarotzeko gauzak)
- Gailurrak bide berdinetik igo eta jeitsi behar dira, beraz ez da derrigorra igotzea.
- Izara sakua beharrezko da lo egiteko
- Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.
- Prezioak:
- Bazkide federatua: 272€
- Ez-bazkide federatua: 307€
- Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
Fidantza eta ordainketa egiteko kontu hauetako baten egin behar da. Ordainagiria morkaiko@morkaiko.eus-era bidaliz
-
- Euskadiko Kutxa ES83 3035 0007 27 0071104751
- Kutxabank ES36 2095 5036 5410 6012 9326
- Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.
- Izenematea uztailaren 2an 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.
Interesatuta bazaude eman izena: IZEN EMATEA ONLINE
Eman izena lehen bailehen, plazak mugatuta daude-eta! Gainera, aurreko irteeretan ez bezala, ezingo dugu plaza kopurua handitu aterpeak beteta baitaude.
Animatu ¡!!