Uztailak 9rako Morkaikoko BTT taldeak irteera antolatu du. Uztailak 9an Elgoibarren goizeko 8:20etan trena hartu eta Zarautzen 9etan martxa hastea da ideia.
Irteera honen helburua, Zarautz-Deba arteko kostalerroaz eta bertako toki ederretaz bizikleta gainean gozatzea da.
Behin Itziarrera iritsita, Elgoibarrera joateko hainbat aukera daude, baina hori aurrerago erabakiko da osatutako taldearen arabera.
Ibilbidearen datu orokorrak:
- Ibilbidea: Zarautz-Elgoibar
- Luzera: 40km
- Gehituriko desnibel positiboa: 1200 m.
- Iraupena: 4-5 ordu.
Zenbait ohar garrantzitsu:
1- Ibilbideak teknika alderik ez du zailtasun alturik baina batutako desnibel + kopurua esanguratsua da, beraz maila fisiko “ona” behar da.
2- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz bizikletak egoera onean ekartzea eskatzen da.
3- Bidean zehar hainbat toki egongo dira jana erosi ahal izateko, hala ere bakoitzak zerbait ekartzea gomendatzen da.
Interesatuta bazaude eman izena: IZEN EMATEA ONLINE
Animatu parte hartzera!!!