Bazatoz Pirinioetara Morkaikorekin?
Uztailak 19-20
Izas eta Roya kanalak batuko dituen mendi-ibilaldi zirkularra egitea da gure asmoa.
Zapatuan, Formigal ingurutik irtengo gara, eta, Izas kanala zeharkatuz, Candanchun dagoen Pepe Garces aterpean amaituko dugu ibilaldia. Ibilbidean zehar, nahi izanez gero, GR-11 arrastoa laga eta hainbat gailur egiteko aukera izango dugu: Campo de Troya, Punta Lapazuso, Pico Royo edo Punta Tres Huegas.
Domekan, berriz, Pepe Garces aterpetik irten eta, Roya kanalean zehar, Formigalera bueltatuko gara. Domekan ere izango da aukerarik gailurren bat edo beste egiteko. Aukeran izango ditugu Vertice de Anayet, Garmo de Izas, Pico Arroyetas edo Pico Culibillas.
Behin betiko ibilaldiak mendian bertan erabakiko ditugu, eguraldia eta elkartuko garen taldea aintzat hartuta.
Prezioak:
Bazkideek: 50 euro.
Bazkide ez direnek: 60 euro.
Prezioan autobuseko joan-etorria, zapatuko afaria eta loa, eta domekako gosaria sartzen dira.
Izena emateko azken eguna: uztailak 14 (25 lagunentzako tokia hartu dugu). Emailez izena eman nahi baduzu, bidali ordainagiria emailez harremanetarako datuekin batera.
Kontu zenbakiak:
Kutxabank: 2095 5036 54 1060129326
Laboral Kutxa: 3035 0007 27 0071104751
Animatu eta etorri Morkaikorekin mendiaz eta lagunarteaz gozatzera!!!