943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Gaurko egunez, Azaroak 14, ospatu da XXII. Karakateko Igoera. Eguraldia lagun, goizaldeko behelainoa altzatzen joan hala, lasterkariek baldintza aproposak izan dituzte Karakateko maldetan gora ekiteko.

88 partehartzaile atera dira goizeko 11etan Kalegoen plazatik, 30 elgoibartar tartean. Karakateko tontorraren inguruan jende andana bildu eta giro itzela izan da. Beraz, zorionak ikusle guztiei, zuek ere festa honen zati garrantzitsua bait zarete. Eta nola ez, zorionak baita ere partehartzaile guztiei!

Argazkia: Iñaki Soarte

 

Amaiera estua izan da aurtengoa, Iñigo Lariz elgoibartarraren eta Kortezubi herriko Julen Aranguena lasterkariek sprint bizia egin bait dute. Azken metroetan ordea, iazko txapelduna eta Karakateko Igoerako errekorra duen Iñigo Lariz elgoibartarra gailendu da 28:00-ko denborarekin. Bigarren, Julen Aranguenak egin du bi segunduko tartearekin, eta hirugarren Iban Murua elgoibartarra iritsi da 28:32-ko denborarekin.

Argazkia: Iñaki Soarte

Emakumezkoetan berriz, Ainhoa Lendinez elgoibartarra iritsi da lehenengo 34:34-ko denborarekin. Bigarren postuan Naomi Revert elgoibartarra izan da 41:48-ko denborekin eta hirugarren Garazi San Pedro atxondoarra 42:40-ko denborarekin.

Argazkia: Iñaki Soarte

Aurpegi onenaren sari berezia Naomi Revertek eraman du, Karakateko azken maldetan erakutsi digun irribarreari omen eginez.

Argazkia: Iñaki Soarte

 

Sailkapen guztia ikusgai duzue, esteka honetan: Sailkapenak 2015

Argazkia: Iñaki Soarte

 

 

 

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira