Gaurkoan, Mendi Segurtasuneko Tailerrei hasiera emateko, Zuriñe Foronda medikua izan dugu gurean, hitzaldi aberats eta interesgarria eskaini digularik Hitzaldi Gelan (25 bat lagunen aurrean). Zuriñe, Euskal Mendizale Federazioko medikuntza aholkularia eta Sorospen Taldeko kidea da, eta gaurkoan mendiko medikuntzan aditua dela ikusteko parada izan dugu.
Gai ugari jorratu dituen arren, guztiek ere ildo bera zeukaten ardatzean: Mendiko segurtasuna. Hainbat lekzio, gomendio eta iritzi eman ostean, hitzaldi-tailerrean egon garenok gure mendi-segurtasun eta sorospen jakituriak hobetu eta zabaldu ditugu.
Mendiko medikuntzaren inguruan aholkua behar duen edonork ondorengo helbidera idaztea besterik ez dauka: medicina@emf-fvm.com
Bestalde, garrantzitsua iruditzen zaigu botikinak duen garrantzia azpimarratzea eta horregatik, berau ondo egituratua eta beharrezko gauzekin prest edukitzea gomendatzen dugu, Zuriñek egin duen bezala.
Eskerrik asko gaur hurbildu zareten guztioi, eta datorren ostegunean, berriz ere, eskuak zabalik itxaroten zaituztegu 18.30etan Kultur Etxeko sotoan. Jon Beaskoetxea Euskal Mendizale Federazioko teknikoa izango dugu geurean.