Irailaren 26 eta 27ko astebururako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteera honetan Aragoiko Pirinioetako Mendebaldeko Haranetan egingo ditugu 2 ibilbide.
Hauek dira xehetasunak:
Irailak 26, larunbata:
- Hecho – Pta. Remirez – Colllado Foraton – Gabardito aterpea
- Distantzia: 17,6 km
- Metatutako desnibel positiboa: 1.532m
- Metatutako desnibel negatiboa: 992 m
- Ibilbide ofizialaren GPX jaitsi (laster eskuragarri)
Irailak 27, igandea:
- Selva de Oza – Gorreta d’os Gabachos – Linza aterpea
- Distantzia: 16,25 km
- Metatutako desnibel positiboa: 1.198m
- Metatutako desnibel negatiboa: 989m
- Ibilbide ofizialaren GPX fitxategia jaitsi (laster eskuragarri)
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera: irailaren 26 goizaldean.
- Lo egiteko tokia: Gabardito aterpea
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeko afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 26an bidaian zehar gosaltzeko egingo daitekeen geldialdia.
- Ibilbidea ez da zeharkaldi eran, beraz egunerako behar dena besterik ez da eraman behar motxilan (autobusa Ref. Gabarditon egongo da bertan lagatzen ditugun gauzak jaso ahal izateko).
- Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
Prezioak:
- Bazkide federatua: 150 €
- Ez-bazkide federatua: 170 €
- Izena-ematerakoan 50 €-ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
- Irteera Elgoibarko Morkaiko elkartearekin batera antolatu dugu.
- Izenematea irailaren 9an 18:00tan irekiko dugu bi elkarteok batera
IZEN EMATE FORMULARIOA
Izen-emate formularioa hemen (irailaren 9an, 18:00etan aktibatuko da) hemen: https://www.deporeibar.com/mendia/eu/2026/09/09/pirinioak-iraila-izen-ematea/



